Hizkuntzak

Secondary menu

Galeria

Arcogas

Barakaldon (Bizkaian) eratu zen 1983an, eta sorreratik soldadura eta ebaketarako makineria konpontzen aritu zen. Lehendabiziko urte haietan zailtasunak ugariak izan ziren; enpresak instalazio eta baliabide tekniko oso mugatuak zituen, eta gabezia horiek irudimenaren bidez eta ahalegin handia eginez osatzen ziren.
Urteak aurrera egin ahala, gure zerbitzuen eskaintza hedatzen joan ginen; horrela, makineria alokairuan eskaintzen hasi ginen, eta orain dela gutxi makineria eta osagarriak saltzeari ekin diogu.
Gaur egun, 2000 m2 baino gehiago dituzten ondo prestatutako instalazio modernoak ditugu. Instalazioen herena soldadurako makineriaren konponketa eta mantenurako erabiltzen da bakarrik.
Guztiz trebatutako gure lantaldeak, 20 urteko lanaren eskarmentua belaunaldi berrien espiritu berritzailearekin bateratzen ditu.
Gure bezeroei soldadura-lanetan zerbitzu integrala eskaintzeko egiten dugu lan egunero, ager dakien edozein beharrizan estali asmoz.

Alokairua:

Estatuko zein nazioarteko marka garrantzitsuenez osatuta dagoen 300 makina baino gehiagoko parkea daukagu. Makina horiek gaur egungo soldadura-prozedura guztiak barne hartzen dituzte.

Salmenta:

Azken urte hauetan merkataritza-lan garrantzitsua garatzen ari gara bezero bakoitzaren beharrizan eta erabilgarritasunetara egokien moldatzen diren makinak, kontsumigarriak eta osagarriak hautatzeko konpromisoarekin.

Konponketa:

Soldadura- eta ebaketa-makineriaren konponketan daukagun esperientzia zabala marka nagusienek ezagutu digute eta Konponketa Zerbitzu Teknikoa aitortu digute.

Fronius

Fronius

Dealer Cualificado Fronius